DBL kentzearen aurkako elkarretaratzea

Erabiltzailearen aurpegia Eskubide Sozialen Karta 2016ko api. 18a, 10:46

Gipuzkoako Foru Aldundiak Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzak (DBL) kentzeko asmoa adierazi duela eta, Getariako Karta Sozialak elkarretaratzea iragarri du astearte honetarako, eta Zumaiako taldekook ere han izango gara.

Dakizuenez, 1.422 familia pobretuk jasotzen dute laguntza hau gure lurraldean, eta familia horietan, 700 ume bizi dira. “Etorkinak erakartzen dituela” iritzita murriztuko du laguntza Aldundiak. Zumaiako Karta Sozialekoon iritziz, guztiz erabaki onartezina da. Egoera ahulenean daudenei, lagundu beharrean, eraso egiten dielako. Pobrezia eta bazterkeria areagotzea dakarrelako. Diskurtso arrazista eta xenofoboa dariolako. Justizia sozialaren aurkakoa delako. Gizartearen kohesioa, sendotu ordez, pitzatu egiten duelako.

Guk bestelako gizarte bat nahi dugu: elkar babestuko duguneko bat, inor baztertuko ez duena, arrotzarekiko beldurrik gabea, denon duintasuna izango duena ardatz.

Horregatik, duintasunez bizitzea eskubide izan dadin, eta ez pribilegio, elkar gaitezen denok Getarian, apirilaren 19an, 19:00etan, Plazan.