Klarinetearekin lotutako egitarau zabalean hartuko dute parte Zumaiako musikariek

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2018ko mar. 5a, 08:45
XII. Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketan parte hartuko duen laukotea

Zumaiako Musika eskolako Klarinete ikasleen martxoko agenda ekitaldi bereziekin dator. Alde batetik, martxoaren 6an, arratsaldeko 19:30ean Donostiako Udaletxeko Pleno Aretoan, Errenteria Musikaleko eta Donostiako Udal Musika eta Dantza eskoletako Klarinete Gelen arteko elkartrukearen ondorioz egingo duten Kontzertuan, Zumaiako ikasle nagusienak bertan parte hartzeko gonbidatuak izan dira.

Martxoaren 9an aldiz, azkenengo Klarinete Maratoian lehenengo saria lortu zuen laukoteak, Bilbon ospatuko den XII. Euskadiko Musikari Gazteen lehiketan parte hartuko dute, eta laukote hau Malen Trenado eta Andone Martiarena Zumaiarrek Lezoko eta Errenteriako ikasleekin batera osatzen dute.

Bestalde, martxoaren 17an, Andoaingo Klarinete Jaialdian, Euskal Herri osoan 18 laukote izan dira aukeratuak eta Zumaiako ikasleak, bideoa bidali ondoren, parte hartzeko onartuak izan dira. Goizeko 10:00tan hasiko den Jaialdia, Bastero Kulturgunean izango da.

Eta azkenik, martxoaren 21ean, Azpeitiako eta Zumaiako Musika eskoletako klarinete ikasleen elkartrukearen ondorioz, kontzertua eskeiniko dute Azpeitian 18:45tan.