BIDEOA: Musika Eskolako haurrak Inauterietako jaialdia prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2017-02-17 09:05   Kultura

Datorren ostiralean, otsailaren 24an, Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolaren Inauterietako jaialdia egingo da. Aurtengoarekin hamargarren urtea da jaialdi hau egiten dutela eta berriro euskal inauteriak hartu ditu gai bezala. Dena prest izateko zenbait tailer abian dira eta baita entseguak ere, bideo honetan ikus daitekeen bezala. 

Donostiako eta Zumaiako musika eskolen klarinete elkartrukea

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2017-02-15 18:17   Kultura

Datorren otsailaren 22an, arratsaldeko 18:30ean Donostiako Udal Musika Eskolako aretoan, Donostiako eta Zumaiako Musika eskoletako Klarinete Gelen arteko elkartrukearen ondorioz, kontzertua eskeiniko dute. 

Musika Eskolako ikasleak Andoingo piano jaialdian

Musika Eskolako ikasleak Andoingo piano jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2017-02-10 18:12

Aurreko asteburuan Zumaiako Musika Eskolako piano ikasleak azken urteetan bezala Andoaingo Piano Lehiaketan parte hartu zuten. Oso pozik bueltatu ziren  lortutako emaitzarekin.

Zabalik dago Musika Eskolako matrikulazioa

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016-12-14 18:33   Kultura

Gaur hasi eta hurrengo asteazkenera bitartean Musika Eskolan matrikulazioa zabalik izango da. Izen ematea idazkaritzan egin daiteke, astelehenetik ostiralera, 17:30etik 19:30era.

Abenduaren 14an zabalduko da Musika Eskolako matrikulazio epea

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016-12-08 11:44   Kultura

Zumaiako Musika eta Dantza eskolako matrikulazioa irekiko da datorren Abenduaren 14tik 21 arte (Egun biak barne). Izen ematea Musika eskolako idazkaritzan izango da arratsaldeko 17:30etatik 19:30ak bitartean.

Txori Txikiren Xixili eguneko ekitaldiak

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016-11-11 10:06   Kultura

Xexili eguna dela eta, datorren astean zehar zenbait ekitaldi eskeiniko dituzte Musika Eskolako ikasleek.

Musika Eskolako klarinete ikasleen emanaldia izango da urriaren 26an

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016-10-21 11:46

Musika Eskolako klarinete ikasleen emanaldia izango da urriaren 26an

Urriaren 26ean, asteazkena, arratsaldeko 17:00etan, aste gutxi barru izango den (azaroaren 9-13 bitartean) XV. Klarinete Maratoiaren aitzakian, Musika Eskolako Klarineteko ikasleek emanaldi txiki bat eskiniko dute eskola bertan, Klarinete Maratoian aurkeztuko dituzten lanen prestaketa gisa (laukote lehiaketa eta abar). 

Aurten ere antzerki ikastaroa eskainiko du Musika Eskolak

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016-09-22 14:25   Kultura

Badira urte batzuk antzerki ikastaroa eskeintzen ari garela. Musika eta Dantza Eskolari aberatsa iruditzen zaigu arte espresio desberdinen eskaintza luzatzea. Hori dela eta 2016/17 izen ematea irailak 22-28 izango da Musika Eskolan 17.30-19.30.

Musika Eskolako izen-emate epea astelehenean zabalduko da

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016-08-31 10:43   Kultura

Irailaren 5etik 7ra bitartean musika eta dantza eskolako ikasgaietan matrikulatzeko epea zabalik izango da, Ubillos jauregiko bulegoan 17:30etik 19:30era. Matrikulak mugatuak izango dira.

Txori Txikiko ikasleen dantza erakustaldia

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016-06-17 10:09   Kultura

Azken urteotan bezala, Odietako plazatxoan, frontoiaren atzealdean zen egitekoa Txori Txikiko dantza erakustaldia. Eguraldiak, baina, Maria eta Joseko aretora eramatera behartu zuen. Bertaratu zirenek da dantzako ikasleek kurtsoan zehar ikasitakoa ikusteko aukera izan zuten.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Datozen bi asteetako ekitaldiak

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016-06-13 13:39   Kultura

Kurtso amaierako ekitaldiekin jarraituta, datozen bi asteotan ere izango dira musika eta dantza saio gehiago.

Ostirala azken eguna izena emateko

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016-06-02 22:09   Kultura

Ostiralean, ekainak 3, matrikulazio epea amaituko da musika eta dantza eskolan. Irailean ere zabalduko da epea baina plaza mugatuak izango dira. Bulegoko ordutegia 17:30-19:30.

Musika eta Dantza Eskolak zenbait ekitaldi prestatu ditu ekainerako

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016-06-01 17:57   Kultura

Musika eta Dantza Eskolak zenbait ekitaldi prestatu ditu ekainerako

Ikasturte amaierarekin batera, zenbait kontzertu eta ekitaldi antolatu ditu Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak. Aurreko asteotan rockeko eta kantu lirikoko kontzertuak izan ditugu eta baita antzerki tailerreko ikuskizuna ere.

Dantzari Txiki eguna egingo da igandean

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016-05-30 11:31   Kultura

Dantzari Txiki eguna egingo da igandean

Zumaia, Oiartzun, Errenteria eta Lesakako dantzariek hartuko dute parte aurtengo Dantzari Txiki Egunean.

Txori Txikiko dantzariak San Juan egoitzako egoiliarren aurrean dantzan

Txori Txikiko dantzariak San Juan egoitzako egoiliarren aurrean dantzan

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016-05-13 12:08   Kultura

Asteartean, San Juan egoitza,n Musika eta Dantza Eskolako ikasleek emanaldia izan zuten. Bertako arduradunek esan digutenez, gure aiton-amonei asko gustatu zitzaien emanaldia. Gu berriz oso pozik gaude San Juan egoitzan parte hartu izanagatik. 

Zumaiako dantzari gazteak Errenteriako Dantzari Txiki egunean

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016-05-05 22:34   Kultura

Lesakan hasi, eta Oiartzun eta Errenterian oso ondo pasatu dugu guztiok, ikasle, irakasle eta gurasoak. Hurrengo dantzari txikia Zumaian izango dugu ekainaren 5ean.  

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Zumaiako klarinetejoleak Madrilen

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016-04-29 23:24   Kultura

Datorren maiatzaren 7an Donostiako Francisco Escudero eta Madrilgo Arturo Soria kontserbatorio profesionalen musika bandek elkarrekin eskeiniko duten kontzertuan, hiru zumaiarrek parte hartuko dute. 

Txori Txikiko dantzariak Oiartzungo Dantzari Txiki Egunera joango dira igandean

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016-04-19 19:03   Kultura

Txori Txikiko dantzariak Oiartzungo Dantzari Txiki Egunera joango dira igandean

Igande honetan, apirilaren 24an, Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako dantzariak Oiartzungo Dantzari Txiki Egunera joango dira. 

Deba-Zumaia klarinete kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016-02-22 14:08   Kultura

Otsailaren 29an, 18:30ean, Komentuan, Debako eta Zumaiako Musika eskoletako Klarinete Gelen arteko elkartrukearen ondorioz, kontzertua eskeiniko dute. 

Andoaingo Piano Jaialdiaren bezperako kontzertua izango da Musika Eskolan

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016-02-12 11:20   Kultura

Otsailak 20an eta 21ean Andoaingo Piano Jaialdira joango dira Musika Eskolako pianoko hainbat ikasle. Hori dela eta, asteburu hori baino lehen, Musika Eskolan bertan kontzertu bat eskeiniko dute. Otsailaren 18an, osteguna, izango da 18:30ean.