Musika eta Dantza eskolak ateak irekiko ditu aste honetan

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak ate irekien jardunaldiak burutuko ditu aste honetan zehar. Hala, egunez egun, musika instrumentu ezberdinak ezagutzeko eta jotzeko aukera izango da.

Ate irekien jardunaldiak 17:00etatik 18:00etara izango dira. Horretaz gain, musika tailerrak egongo dira etxeko txikienentzako, eta baita dantzak eta antzerkia ere.

Hemen duzue egutegia egunez egun.