Zumaiako dantzari gazteak Errenteriako Dantzari Txiki egunean

Lesakan hasi, eta Oiartzun eta Errenterian oso ondo pasatu dugu guztiok, ikasle, irakasle eta gurasoak. Hurrengo dantzari txikia Zumaian izango dugu ekainaren 5ean.  

Bertara Lesaka, Oiartzun eta Oreretako ikasleak etorriko dira. Egun osoko festa izango dugu; goizez, euskal dantzak eta arratsaldez berriz dantzaldia egongo da.