Musika Eskolan matrikulatzeko epea zabalduko da astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2015ko urt. 22a, 12:04

Matrikulazioa zabalduko da Musika eta Dantza Eskolan bigarren bost hilabeterako. Urtarrilaren 26tik 30era bitartean izango da izen ematea Ubillos Jauregiko buelgoan, astelehen, asteazken eta ostiralak 17:30-19:30 eta astearte, ostegunak 10:00-12:00.

-Eskeiniko diren ikasgaiak: Dantzak, Musika Tailerra, Musikoterapia, Informatika Musikala eta Harmonia.

-Eskeiniko diren musika tresnak: Ahots Teknikak, Tronpa, Tronboia, Bonbardinoa, Tuba, Tronpeta, Oboea, Biolina, Zeharkako xirula, Klarinetea, Saxofoia, Eskusoinua, Gitarra klasikoa, Gitarra elektrikoa, Baju elektrikoa, Pianoa, Perkusioa, Trikitixa, Panderoa eta Txistua.
 
Plazak mugatuak izango dira. Informazio gehiago nahi izanez gero Ubillos Jauregira gerturatu , 943861183 telefonora deitu edo mueszu@hotmail.com helbidera idatzi dezakezue. ANIMA ZAITEZTE!!!