Taosa igeri kluba Eskolarteko Gipuzkoako Txapelketara

Benjamin mailako Taosako sei igerilari sailkatu dira Eskolarteko Gipuzkoako Txapelketara.

Datorren igandean, maiatzaren 15ean, jokatuko da txapelketa Legazpin.

Sailkatu diren igerilariak hauek dira: Karle Mangas, Maren Badiola, Inge Aginagalde, Iker Corcuera, Asier Garcia eta Nayssam Akrikez.

Igandeko txapelketan proba desberdinak egin beharko dituzte: 50 metro tximeleta, 100 metro bizkar, 100 metro bular, eta 100 metro libre.

Taosa Igeriketa Klubetik zorterik onena opa dizuegu. Zorionak ekipo!