Hasiera bikaina Taosa Igeri Taldeko haurrena

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2017-01-17 15:17   Kirola

Hasiera bikaina Taosa Igeri Taldeko haurrena

Taosako igerilari gazteek maila ezin hobea erakutsi zuten larunbatean Azpeitian jokatu zen benjaminen eta KZLko Test-en bigarren jardunaldian. Ikusle ugari hurbildu zen Azpeitiko Izarraitz igerilekura probak ikustera eta gure neska-mutilek ez zuten hutsik egin.

Taosa igeriketa taldeko haurren estreinaldia

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2017-01-11 11:52   Kirola

Taosa igeriketa taldeko haurren estreinaldia

Asteburu honetan emango diote hasiera Taosa Igeri Taldeko haurrek denboraldiari. Bi hilabete daramatzate gogor entrenatzen eta lehiaketan estreinatzeko ordua heldu zaie. Azpeitiko igerilekuan izango da proba larunbatean, 16:00etan eta 20 haur inguru joango dira estilo eta distantzia askotariko probatan parte hartzera.

Taosa igeriketa taldeak bere asmoen berri emango du urriaren 13an

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2016-10-05 20:03   Kirola

Taosa igeriketa taldeak bere asmoen berri emango du urriaren 13an

Datorren urteko denboraldiari begira, Taosa Igeriketa Klubak bere ateak ireki nahi dizkie igeri modu antolatu eta talde giro ederrean egin nahi duten pertsona guztiei. 

Larunbatean Lubakin egin zen eskola-igeriketa jardunaldiak erabateko arrakasta izan zuen

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2016-06-02 08:20   Kirola

Taosa igeriketa klubak bultzatuta eta eskola-kirolaren barne antolatu ahal izan zen jardunaldia festa bat izan zen gerturatu ziren haurrentzat. Aipatzekoa da haurrek eman zuten erantzuna (160 izan ziren guztira) eta izan zuten jarrera egokia hain denbora tarte txikian jarduera aurrera eramateko. Esperientzia polita izan zen bai haur eta baita Taosako kideek bizitakoa eta eskertzekoa gerturatutako  gurasoek emandako babesa.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Taosako igerilariek Deban bukatu dute denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2015-09-28 15:24   Kirola

Taosako igerilariek Deban bukatu dute denboraldia

Asteburuan amaitu dute igeriketa denboraldia Taosa taldeko kideek. Mutriku eta Deba artean jokatzen den Flysch Beltza zeharkaldian hartu dute parte.

Taosa taldeko igerilariek zenbait zeharkalditan hartu dute parte azken asteotan

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2015-07-06 14:33   Kirola

Taosa taldeko igerilariek zenbait zeharkalditan hartu dute parte azken asteotan

Taosa igeriketa taldekoen zenbait probatan hartu dute parte azken asteotan. Ekainaren amaieran Bizkaia aldean izan ziren eta asteburu honetan bertan Deban.