M7 ONTZIRATU

Larunbatean kantu jira berezia ospatuko du Ontziratuk

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017ko mar. 15a, 10:32

Larunbatean, martxoak 18, kantu jira berezia antolatu du Ontziratuk Erribera kalean zehar. Kantu jira arratsaldeko 19:00etan hasiko da Beheko Plazatik eta Erribera kale guztian zehar kantuak, bertsoak, antzerkiak eta dantzak tartekatuko dira. 

Ekintza hauen helburua, igandean, Euskal Herriko 35 herrietan egingo diren herri-galdeketei babes eta indarra helaraztea izango da. Herri hauek aurtengo lehen galdeketa olatua irekiko dute eta maiatzaren 7an Zumaian ospatuko den galdeketaren aurrekari izango dira. Horregatik, Ontziratuk herritar guztiak gonbidatu nahi ditu larunbatean erabakitze eskubidearen alde kantu jiran parte hartu eta gozatzera.