Bilera irekia egingo du Ontziratuk larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-03-27 12:00   Politika

Bilera irekia egingo du Ontziratuk larunbatean

Maiatzaren 7ko herri galdeketarako gero eta gutxiago falta da. Horregatik bilera irekia antolatu du Ontziratuk datorren apirilaren 1erako, goizeko hamaiketan Alondegian.

Gaur dokumentala eta hitzaldia Ontziratuk antolatuta

Gaur dokumentala eta hitzaldia Ontziratuk antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-03-22 10:17

Arratsaldeko 18:30ean Alondegiko areto nagusian "Helmugarik garrantzitsuena bidea denean" dokumentala eskaini eta jarraian Oiartzungo Demoarso eta Beasaingo Goierriko Gure Esku Dagoko bina kide izango dira herri-galdeketen prozesua azaltzen. Ontziratuk antolaturiko ekitaldian, Goierriko Gure Esku Dagok pasa den urteko ekainean egindako herri galdeketarako bidea kontatzen duen dokumentala ikusiko da aurrenik. Jarraian, jada herri galdeketa ospatu duten bi herrietako taldekideekin eztabaidatzeko aukera izango dugu, beraien prozesutik ikasteko aukera aparta.

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-03-19 11:20

Hainbat eta hainbat lagun eskertzeko beharrean gaude gaurkoan. Atzo Zumaiar ugari izan genuen inguruan bi ordutik gora luzatu zen festa...

Erantzuna | Kantu jira egin da Zumaian gaurko galdeketa egingo duten herriei babesa eta indarra helarazteko

Hitzaldia antolatu dute datorren asteazkenean maiatzaren 7ko herri galdeketari begira

Hitzaldia antolatu dute datorren asteazkenean maiatzaren 7ko herri galdeketari begira

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-03-17 14:14   Politika

Martxoaren 22an, asteazkena, maiatzaren 7ko herri galdeketara begira antolatuko diren hitzaldietan lehena egingo da alondegian. Bertan Goierriko Gure Esku Dagok eginiko "Helmugarik garrantzitsuena bidea denean" dokumentala aurkeztuko dute (30 minutukoa). Ondoren, Beasain eta Oiartzungo galdeketen nondik norakoak azalduko dituzten bi protagonistak hartuko dute hitza. 

Larunbatean kantu jira berezia ospatuko du Ontziratuk

Larunbatean kantu jira berezia ospatuko du Ontziratuk

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-03-15 10:32

Larunbatean, martxoak 18, kantu jira berezia antolatu du Ontziratuk Erribera kalean zehar. Kantu jira arratsaldeko 19:00etan hasiko da Beheko Plazatik eta Erribera kale guztian zehar kantuak, bertsoak, antzerkiak eta dantzak tartekatuko dira. 

Ontziratuk balkoiak erabakiaren aldeko banderolaz bete nahi ditu

Ontziratuk balkoiak erabakiaren aldeko banderolaz bete nahi ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-03-10 22:06   Politika

Larunbatean, arratsaldeko zazpietan Ontziratuko kideak Erribera Kalean izango dira maiatzaren 7an ospatuko den galdeketaren aldeko banderolak saltzen. Ahalik eta zumaiar gehienek euren balkoietan banderolak jartzea dute helburu, horrela galdeketarako deia ahalik eta ozenen zabaltzeko. 

Bihar emango du Ontziratuk jasotako sinaduren berri

Bihar emango du Ontziratuk jasotako sinaduren berri

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-03-03 16:19   Politika

Bihar jakingo da Zumaian, zein Urola Kostako gainerako herrietan, herri-galdeketaren alde jaso diren sinadura kopurua. Goizean, Azkoitian 11.45ean Elkargunean Urola Kostako herri guztiek jasotako sinadura kopuruaren berri emango da. Jarraian, arratsaldeko 19:00etan Ontziratuk Zumaiako Kofradiako Plazan, Zumaian jasotako sinadura kopuruaren berri emateko ekitaldia antolatu du. Eguraldi txarra izanez gero, ekitaldia Torreberriko aterpera aldatuko da. Gogoratu, maiatzaren 7an herri-galdeketa deitu ahal izateko Ontziratuk gutxienez 1.000 sinadura lortzeko erronka jarri zuela. Zumaiar guztiok zaudete gonbidatuta ekitaldira etortzera eta maiatzean gauzatuko dugun erabakian pauso bat gehiago ematera.

Larunbata izango da herri galdeketa egin dadin sinadura emateko azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-02-23 17:26   Politika

Larunbata izango da herri galdeketa egin dadin sinadura emateko azken eguna

Larunbatean, otsailak 25, emango zaio amaiera maiatzaren 7an egingo den herri galdeketaren aldeko sinadura bilketari. Beraien sinadura oraindik eman ez dutenek larubatean arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango dute aukera.

[ZUZENEAN] Ibarretxe eta Masen arteko hitzaldia online Baleike.eus-en

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-02-22 15:05   Politika

Erabakitzeko eskubideaz eta Kataluniako prozesuaz hitz egingo dute gaur arratsaldean Donostiako Kursaalen Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak eta Artur Mas Kataluniako presidente ohiak. Hitzaldiak sekulako ikusmina piztu du eta Kursaaleko areto handiko 1.800 eserlekuak beteko dira. Hara joateko aukerarik ez baduzu eta hitzaldia jarraitzeko gogoa badaukazu, baleike.eus-en bertan izango dugu aukera, 19:00etatik aurrera, zuzenean, euskarazko bertsioan (goian) edo jatorrizkoan (albistearen barruan).

Herriko kirolariekin argazkia aterako du Ontziratuk bihar Itzurunen

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-02-17 15:32   Kirola

Maiatzaren 7an egingo da herri galdeketa Urola Kosta eskualdean eta baita Zumaian ere. Herriko talde eta eragileekin bilduko gara haien bultzada jasotzeko. Hasteko, bihar, larunbata, eguerdiko 12:00etan, herriko kirolariekin argazki jendetsu bat aterako dugu erabakitze eskubideak hauen bultzada ere baduela erakusteko. Beraien klubetako kamisetekin joatea eskatzen da.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Herri-galdeketarako sinadura emateko azken datak

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-01-18 12:31   Politika

Hilabete baino ez da falta maiatzaren 7an egingo den herri-galdeketaren alde sinatu ahal izateko. Sinadura bilketa erritmo onean doa, hasieran jarritako 1.000 sinadurak pasa eta ahalik eta gehien lortzea da Ontziraturen helburua.

Jesus Makazagak jaso du Ontziraturen Gabonetako saria

Jesus Makazagak jaso du Ontziraturen Gabonetako saria

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-01-18 12:28   Politika

Ontziratu taldeak marisko sorta bat zozkatu du Gabon garaian. Sariak badu irabazlea: Jesus Makazaga. Saridunak atzo jaso zuen sorta Ontziratuko kideen eskutik.

Sinadura bilketarekin aurrera!

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2016-12-30 12:34   Politika

Oraindik ez dira pasa hamabost egun Zumaian sinadura bilketari hasiera eman genionetik, eta jada 500etik gora jaso ditugu! Maiatzaren 7an, gurean herri galdeketa egin dadin 1000 sinadura behar ditugu, baina gure erronka ahalik eta Zumaiar gehienek gure asmoekin bat egiten duela ikustea da, atxikimendua herri galdeketarekin bat egiten duen herritar orok ematea hain zuzen ere. Eta hori lortzeko kalean egongo gara nahi duen guztiak izan dezan sinatzeko aukera.

Larunbatean 340 sinadura jaso ziren herri-galdeketaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2016-12-19 20:27   Politika

Larunbatean 340 sinadura jaso ziren herri-galdeketaren alde. Hurrengo hitzorduak honakoak izango dira: Abenduak 21 Alai Auzategian, 24 Erriberan eta 31 Erriberan. 

Herri galdeketa aurrera eramateko sinadura bilketa abiatuko dugu larunbatean, 1.000 lortzea helburu

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2016-12-15 17:06   Politika

Galdera eta data zehaztuta, zumaiarron babesa lortzea da eman beharreko hurrengo pausoa. Sinadura bilketa baten bidez egingo dugu hori. Larunbatean ekingo diogu, arratsaldeko zazpietan Martxoak 8 plazan. Galdeketa aurrera ateratzeko beharrezkoa da herritarren %10k babestea, hau da, 1.000 zumaiar inguruk.

Bihar jakinaraziko ditu Ontziratuk galdeketako data eta galdera

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2016-12-12 11:02

Bihar jakinaraziko ditu Ontziratuk galdeketako data eta galdera

Bihar, asteartea, Zarauzko Modelo zineman egingo da aurkezpen ekitaldia, eskualdeko gainontzeko herriekin batera.

Ontziratu taldearen lokalaren inaugurazioa ospatuko dugu ostiralean

Ontziratu taldearen lokalaren inaugurazioa ospatuko dugu ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2016-11-30 17:38   Politika

Taldearen aurkezpena eginda, aurrera jarraitzen du 2017an herri galdeketa egiteko ekimenak. Oraingoan, abenduaren 2an, lokalaren inaugurazio ekitaldia ospatuko dugu, arratsaldeko zazpi t´erdietan. Aita Mari kalearen 10. zenbakian izango da, Ostolaza burdindegia zenean. Bertan janari eta edariez gain musika eta bertsolariak izango ditugu giro alaian herritarrei taldearen hurrengo ekimenen berri emateko.