Sinadura bilketarekin aurrera!

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2016ko abe. 30a, 12:34

Oraindik ez dira pasa hamabost egun Zumaian sinadura bilketari hasiera eman genionetik, eta jada 500etik gora jaso ditugu! Maiatzaren 7an, gurean herri galdeketa egin dadin 1000 sinadura behar ditugu, baina gure erronka ahalik eta Zumaiar gehienek gure asmoekin bat egiten duela ikustea da, atxikimendua herri galdeketarekin bat egiten duen herritar orok ematea hain zuzen ere. Eta hori lortzeko kalean egongo gara nahi duen guztiak izan dezan sinatzeko aukera.

Datozen egunotan ere hor aurkituko gaituzu:

  • Gaur, abenduak 30, Alondegiaren aurrean, 21:00etan.
  • Bihar, abenduak 31, beheko plazan 12:00etan eta Erribera kalean 18:30ean. Gainera, arratsaldeko 20:30ean mariskadaren zozketa burutu eta zenbaki saritua aterako dugu.
  • Urtarrilak 4ean beheko plazan 18:30ean.
  • Urtarrilak 5ean Erribera kalean 18:00etan.

Aukera asko daude oraindik Ontziraturekin bat egin eta zure sinadura emateko. Hurbildu zaitez,zurea falta dugu eta!