Estalapea hesirik gabe

Estalapea, behin egurrezko hesia kenduta. (Zumaiako Udala)

Kofradiako Estalapea berritzeko lanak abiatu ditu udalak. Lehen pausoa pasa den udaberritik egitura ixten zuen egurrezko hesia kentzea izan da.

Kofradiako Estalapea egurrezko hesi batekin itxita egon da iazko udaberritik, San Telmo jaien atarian egiturako zutabe bat egoera txarrean zegoela ondorioztatu ondoren. Udalak atzo iragarri zuen Kofradiako terraza oso-osorik bota eta berriro erreproduzituko dutela, bere ohiko itxura eta ezaugarriekin. Bitartean, hilabete luzez estalita egon dena berriro ikusteko aukera izan dute herritarrek.