Zumaiako hitz bereziak: OKI

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2023ko ira. 22a, 08:47

Enbidoari erantzuteko asko erabiltzen da “Oki!”. (Argazkia: Wikipedia)

Izenekin batera, tarteka bestelako hitzak ere ekartzen saiatzen gara, eta aste honetan aditz bat hautatu dugu. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

EDUKI aditzaren aldaera berezi bat erabiltzen dugu Zumaian: “oki”.  Han eta hemen beste aldaera asko badirela ikusi dugu Orotariko Euskal Hiztegian: auki, aukin, eroki, edoki, eugi, eduki, eukin, iduki, idugi, irugi, iruki, iuki, okin, uduku, udigi, uruku…

1990ean egindako mahai inguru batean Itziar Trekuk esandako adibidea dugu hau:

  • Abilla, ieltserua zan, baina arkuak ta iten da, nolako arkuak okitze zitun santelmo kaliak sasoi batian! Nolako arkuak! “Había que ver!”.

Beste bi adibide hauek, berriz, Teodoro Azkuek Goiko koxkatik blogean jasotakoak dira:

  • Gure amama 88 urtekin hiltzan, baña azkeneko urtetan barrungo trixtura oki ohi zuan. (…) Gure amak, behintzat, monedatxo hori bota zuan, eta firmatu zuan. Ispiraziyo hori oki zuan.