(BIDEOA) Joanito Dorronsoro: apaiz etorri eta Zumaiako Parrokiako ohiturei segi behar

Ataungo San Gregorio auzoan jaio zen Joanito, eta bertan bizi izan zen 11 urte bete zituen arte. Saturrarango seminarioan eta Donostiakoan egin zituen apaiz ikasketak. Bost urtez aritu zen Gaintzan apaiz, eta Itziarren urtebete igaro ondoren, Zumaiarako bidea hartu zuen. 

Apaiz-lanak eta fundiziokoak uztartuz jardun zuen denbora batez, harik eta apaiz izateari utzi zion arte. Ikastolen mugimenduak bete-betean harrapatu zuen, eta bera izan zen lehenengoetarikoa hezkuntzan bertsolaritza txertatzen. Bertsolaritza munduan Joanitok eginiko ekarpen handiak egin ditu, besteak beste,  'Bertsotan' liburuak eta 'Bertso doinutegia'. 29 urterekin etorri zen Zumaiara apaiz. Hiru-lau apaiz zituen aurretik eta parrokiako ohiturak ere oso zehaztuta zeuden. Berak ohitura haiei jarraitu beste aukerarik ez zuen; ez zeukan erabakirik hartzerik. Gazteen ardura eman zioten, Luistarretan.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Joanito Dorronsoro Goikoetxea (1936)

Elkarrizketatzailea: Maddi Gallastegi  

Data: 2012ko abenduaren 5a.

Joanitoren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.