(BIDEOA) Joseba Beobide, aitaren obra ezagunenei buruz

Julio Beobide zuen aita, eskultorea; senideetan hirugarrena da. Zuloaga, Uranga eta Txomin Agirreren hurbilekoa izan zen aita; gaur egun haren izena daraman pasealekuan zeukan lantegia, Kresala etxean. 

Josebak Lekarozko (Nafarroa) kolegioan batxilerra ikasi eta Donostiako seminariora joan zen; 1962. urtean, apaiztu eta  Pasai Donibaneko elizaren ardura hartu zuen. 1966an Ternuara joateko eskaintza egin zioten, bertako euskal arrantzaleen interprete lanak egiteko, Pasaia bakailaotako portu garrantzitsuenetakoa zen-eta. Guztira 22 urtez egon zen arrantzaleen zerbitzura, eta hango bizipenetan oinarrituta liburu bat argitaratu zuen. Bideoan Julio Beobideren lanik ezagunenak aipatzen ditu: Arte Ederren museoan Zuloagaren busto handi bat, Zuloaga ermitan kristoa, Kresalan bukatu gabe geratu zena...

ZUMAIAKO AHOTSAK: Joseba Beobide Arburua (1935)

Elkarrizketatzaileak: Nerea Goiria eta Andere Gonzalez  

Data: 2012ko apirilaren 24a.

Josebaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.