(BIDEOA) Miren Azpeitia eta Ana Aristondo, Narrondoko San Kristobal jaiei buruz

Ana Aristondok txikitatik izan du lotura zuzena Narrondorekin; umetan, bertako errotara joaten zen garia eta artoa ehotzera. Narrondo auzoko Bitarte baserriko Joxe Etxaberekin (1926-2009) ezkondu zen. Narrondon jaiotakoa da koinata, Miren Azpeitia, "Azkueneko" etxeetan (Bombas Azcue lantegiaren parean).

San Kristobal festak ospatzen dira Narrondon, uztailaren 10ean, eta bideoan Anak azaltzen du zergatik aukeratu zuten Kristobal santua, eta nola lortu zuten haren eskultura eskuratzea.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Ana Aristondo Aizpurua (1928) eta Miren Azpeitia Egaña (1930)
Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri
Data: 2008ko maiatzaren 7a.
Miren eta Anaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.