(BIDEOA) Miren Azpeitia eta Ana Aristondo, garai bateko Narrondoz

Itziarko Elorriaga auzoan jaiotakoa da Ana Aristondo, eta udalez Deba izan arren, baserria hurbilago zegoen Arroa (Zestoa) eta Zumaiatik, eta txikitatik izan du lotura zuzena Narrondorekin; umetan, bertako errotara joaten zen garia eta artoa ehotzera.

Narrondo auzoko Bitarte baserriko Joxe Etxaberekin (1926-2009) ezkondu zen. Narrondon jaiotakoa da koinata, Miren Azpeitia, "Azkueneko" etxeetan (Bombas Azcue lantegiaren parean). Lurrez Arroa da (Zestoa), baina Zumaiarako joera handia izan dute beti, hurbilago dagoelako. Narrondo duela 50-60 urte nolakoa zen azaltzen dute bideoan Mirenek eta Anak: zer etxe eta baserri zeuden, errota non zegoen, auzoari beraiek Larrondo deitzen diotela... 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Miren Azpeitia Egaña (1930) eta Ana Aristondo Aizpurua (1928) 

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri 

Data: 2008ko maiatzaren 7a. 

Miren eta Anaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.