Udal hauteskundeak 2015

EH Bilduren hauteskunde kanpainako ekitaldiak

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2015ko mai. 5a, 16:34

Maiatzaren 15ean egingo du Zumaiako EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia. Hasiera batean maiatzaren 16rako egun osoko egitaraua antolatu bazen ere, egun horretarako herriko hainbat kultur taldek jada antolatuta zituzten ekitaldiak errespetatu eta ez oztopatzeko, ekitaldia 15era aurreratzea erabaki da.

Ekitaldia 19:30ean izango da Amaia plazan. Ondoren, Erribera kalean, saiheski jana eta txotxa egongo dira.

Bestalde, ekitaldiaz gain, hainbat ekimen antolatu dira kanpainarako. Besteak beste, bi astean astelehenetik ostiralera kotxea pasako da megafoniarekin herrian zehar. Horrez gain, 9,10,16 eta 17an, Erribera kalean jaima bat jarriko da. Bertan hautagaiak egongo dira, eta herritarrek aukera izango dute zalantzak, informazio eskaerak edota ekarpenak egiteko.

 

EH Bilduk herritarrei dei egiten die antolatutako ekimenetan parte hartzeko, talde lanean, umiltasunez eta ilusioz.