Hauek dira legealdi berriko hamahiru zinegotziak

Baleike 2015-05-26 09:46   Politika

Ekainaren 13an egingo da alkate berria izendatzeko batzarra udaletxeko areto nagusian, eta ondoren beste hilabete izango du alkateak ardura berriak izendatzeko. Hauek dira legealdi berrian Zumaiako Udalean ardura politikoa izango duten hamahiru zinegotziak.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Hauteskundeetako emaitzen balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2015-05-25 14:13   Politika

Zumaiako EH Bildutik gure zorion zintzoenak EAJri, hauteskundeak irabazi baititu. EAJk igoera ikaragarria izan du eta baditu pozik egoteko motiboak.

Oier Korta: "Ziaboga eman dugu, eta banderak ekarri ere bai"

Baleike 2015-05-24 23:37   Politika

Festa giroan ospatu dute udal hauteskundeetan lortutako garaipena EAJko kideek, batzokian. Txanpain botila zabaldu berri, lehen hitzak eskatu dizkiogu Oier Kortari. Bideoan jaso ditugu.

2015eko udal hauteskundeetako emaitzak

Baleike 2015-05-24 23:34   Kirola

2015eko udal hauteskundeetako emaitzak

Hauek dira Zumaiako alkateratzarako emaitzak. EAJ-PNV: 2.152 (6 zinegotzi); EH Bildu 2.077 (6 zinegotzi); PSE-EE 490 (zinegotzi 1); PP: 57. Berriak Jaurlaritzaren datuekin osatutako taula ikus dezakezue hemen.

EAJk irabazi ditu udal hauteskundeak

Baleike 2015-05-24 21:18   Politika

EAJk irabazi ditu udal hauteskundeak

EAJ-PNVren zerrenda izan da gaurko udal hauteskundeetan boto gehien eskuratu duena, EH Bilduri lehen postua kenduz. EAJk 2.152 boto jaso ditu eta EH Bilduk 2.077. PSEk 490 boto jaso ditu. Emaitza hauekin, EAJk sei zinegotzi izango ditu. EH Bilduk beste sei, eta PSEk bat. Oier Korta izango da hurrengo alkatea.

Parte hartzea nabarmen igo da Zumaian udal hauteskundeetan

Baleike 2015-05-24 18:58   Politika

Parte hartzea nabarmen igo da Zumaian udal hauteskundeetan

Zumaian nabarmen egin du gora herritarren parte hartzeak udal hauteskundeetan; 18:00etako datua da lau puntu eta erdi egin duela gora duela 2011rekin alderatuta.

2011ko udal hauteskundeetako emaitzak

Baleike 2015-05-24 13:02   Politika

2011ko udal hauteskundeetako emaitzak

Duela lau urte Bilduk irabazi zituen hauteskundeak Zumaian, 2.057 boto eskuratuta. EAJk 1.480 boto jaso zituen, eta PSE izan zen hirugarren, 512rekin. Berriak egindako infograma honetan ikus ditzakezue orduko emaitzak.

Oier Kortak (EAJ) eta Alex Olidenek (EH Bildu) bozkatu dute dagoeneko

Baleike 2015-05-24 12:32   Politika

Oier Kortak (EAJ) eta Alex Olidenek (EH Bildu) bozkatu dute dagoeneko

Normaltasunez doa oraingoz udal hauteskunde eguna Zumaian. Bi astez hautagaien ideak eta proposamenak entzun eta irakurri ondoren, herritarren txanda da gaur, eta ari dira pixkanaka hautesontziak betetzen. 

Alex Oliden hasi da galderak erantzuten

Baleike 2015-05-19 17:57   Politika

Alex Oliden hasi da galderak erantzuten

EH Bilduren hautagai Alex Oliden Baleikeren bulegoan dago jadanik, eta hasi da galderak erantzuten. Ordubetean, ahalik eta galdera gehien erantzuten saiatuko da.

PSE-EE: “Alkatetzara heltzean onartuta egon eta Bilduren utzikeriagatik egin ez diren proiektuak garatuko ditugu”

Baleike 2015-05-16 12:58   Politika

PSE-EE: “Alkatetzara heltzean onartuta egon eta Bilduren utzikeriagatik egin ez diren proiektuak garatuko ditugu”

Torreberri aterpean eman zuen atzo PSE-EEko alkategai Arritxu Marañonek maiatzaren 24ko udal hauteskundeetarako prestatu duten berri. Gardentasuna behar-beharrezkoa dela adierazi zuen eta behin alkatetzara heltzen direnean dagoeneko martxan dauden proiektuak abiaraziko dituztela.

Hauteskundeetako debateak eman zuena

Baleike 2015-05-15 14:41   Politika

Hauteskundeetako debateak eman zuena

Udal hauteskundeetako debatea egin zuten atzo EH Bildu eta EAJ-PNVko hautagai Alex Oliden eta Oier Kortak. Baleikeko zuzendari Gorka Zabaletak moderatu zuen debateak herritarren interesa piztu zuen. Orain lau urte bezala, Alondegiko Oxford aretoa txiki geratu zen bertaratu zen jendearekin. Beste askok zuzenean jarraitu zuten streaming bidez www.baleike.eus helbidean.

BIDEOA: Alkategaien debatea osorik

Baleike 2015-05-15 10:49   Politika

Atzo ez bazenuten Oier Korta (EAJ) eta Alex Olidenen (EH Bildu) arteko debatea jarraitzeko aukerarik izan, edo berriro ikusi nahi baduzue, hemen daukazue bideoa. Oharra: lehen minutuan (aurkezpenean) soinua ez da ondo entzuten, baina hortik aurrera bai.

Markel Olano izango da igande goizean Zumaian, EAJk antolatutako ekitaldian

Baleike 2015-05-14 16:00   Politika

Gipuzkoako Diputatu Nagusirako EAJren hautagai Markel Olano Zumaian izango da igande goizean, herriko alkategai Oier Kortarekin batera, EAJk antolatutako ekitaldian.

Alkategaien debatea zuzenean baleike.eus-en

Baleike 2015-05-14 15:55   Politika

Hemen ikus dezakezue Alex Oliden (EH Bildu) eta Oier Korta (EAJ-PNV) alkategaien arteko debatea, maiatzaren 14ko 18:30etik aurrera. Debatearen ondoren hautagaiei galderak egin nahi badizkiezue, bidali twitter bidez #debateazumaia etiketarekin. 

Bihar egingo du EH Bilduk kanpainako ekitaldi nagusia

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2015-05-14 15:52   Politika

Bihar, ostirala, egingo du Zumaiako EH Bilduk kanpainako ekitaldi nagusia. Ekitaldia 19:30ean izango da Amaia plazan. 

Hauteskundeetarako programaren ildo nagusiak aurkeztu ditu EAJ-PNV

Baleike 2015-05-13 22:45   Politika

Hauteskundeetarako programaren ildo nagusiak aurkeztu ditu EAJ-PNV

Maiatzaren 24an izango diren udal hauteskundeetarako programaren ildo nagusiak azaldu ditu gaur EAJ-PNVren hautagaitzak Algorri ezagutza etxean egin den ekitaldian. Oier Korta alkategaiaz gain, zerrendako lehen bost postuetan dauden Marikruz Alvarezek, Gotzon Enbilek, Jon Iraolak eta  Kristina Vicentek hartu dute hitza. Dagoeneko martxan den www.emanziaboga.eus web berria ere erakutsi diete bertaratu direnei.

Udal hauteskundeetako debatea egingo da ostegunean, Baleikek antolatuta

Baleike 2015-05-13 10:16   Politika

Udal hauteskundeetako debatea egingo da ostegunean, Baleikek antolatuta

Aurreko udal hauteskundeetan bezala, aurten ere alkatetzara aurkezten direnen arteko debatea antolatu du Baleikek. Ostegunean, maiatzaren 14ean egingo da, 18:30ean, Alondegiko Oxford aretoan. Bertaratu ezin dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dute zuzenean baleike.eus web gunean.

Hauteskunde programa aurkeztuko du gaur EAJk

Baleike 2015-05-13 10:14   Politika

EAJ-PNVk gaur aurkeztuko du udal hauteskundeetarako prestatu duen programa. Ekitaldia Algorri Interpretazio Zentroan izango da, 19:00etan.

EH Bilduren hauteskunde kanpainako ekitaldiak

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2015-05-05 16:34   Politika

Maiatzaren 15ean egingo du Zumaiako EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia. Hasiera batean maiatzaren 16rako egun osoko egitaraua antolatu bazen ere, egun horretarako herriko hainbat kultur taldek jada antolatuta zituzten ekitaldiak errespetatu eta ez oztopatzeko, ekitaldia 15era aurreratzea erabaki da.

Hauteskundeetako mahaikideen zozketa ostiralean egingo da

Baleike 2015-04-22 20:13   Politika

Maiatzaren 24an izango dira Udalerako eta Batzar Orokorretarako hauteskundeak. Egun horretan auteskunde mahaietan izango diren herritarrak izendatzea Udalari dagokio eta horretarako zozketa egingo da.

EAJ-PNV: "Talde gaztea, baina, aldi berean, eskarmentu handikoa aurkezten dugu hauteskundeetara"

Baleike 2015-04-09 09:44   Politika

EAJ-PNV: "Talde gaztea, baina, aldi berean, eskarmentu handikoa aurkezten dugu hauteskundeetara"

Maiatzean izango diren udal hauteskundetarako zerrenda aurkeztu zuen atzo Zumaiako EAJ-PNVk Alondegiko Oxford aretoan. “Talde gaztea, baina, aldi berean, eskarmentu handikoa” aurkezten dutela aldarrikatu zuen alkatetzarako hautagai Oier Kortak.

Zumaiako EAJ-PNVk 2015eko udal hauteskundeetarako osatu duen hautagaitza aurkeztuko du asteazkenean

Baleike 2015-04-07 13:46   Politika

Zumaiako EAJ-PNVk 2015eko udal hauteskundeetarako osatu duen hautagaitzaren aurkezpena egingo du bihar, asteazkena, 19:30ean, Alondegiko Oxford aretoan. 

Hauteskunde Errolda jendaurrean jarri da maiatzeko hauteskundeei begira

Baleike 2015-04-07 12:38   Politika

2015eko Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeen deialdia egin ondoren, indarrean  dagoen Hauteskunde Errolda jendaurrean ipini dela adierazten du Udalak.

 

Oier Korta: “Ziaboga eman behar dugu, Zumaiak merezi duelako”

Baleike 2015-03-30 12:08   Politika

Oier Korta: “Ziaboga eman behar dugu, Zumaiak merezi duelako”

EAJren alkategai Oier Kortak “proiektu berriak” aldarrikatu ditu Zumaiarentzat, publiko aurrean egin duen lehen agerraldian.

EH Bilduk ikurrinak banatuko ditu asteburuan, aberri egunerako

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2015-03-25 11:21   Politika

Aberri eguna hurbiltzen ari dela eta, EH Bilduk ikurrinak banatuko ditu asteburu honetan, doan. Horretarako, mahai bat jarriko da Erribera kalean, larunbat eta igandean 13:00-14:30 bitartean.

Alex Oliden: "Herriaren borondateari kasu eginez gobernatu nahi dugu"

Baleike 2015-03-21 18:38   Politika

Alex Oliden: "Herriaren borondateari kasu eginez gobernatu nahi dugu"

Gaur eguerdian aurkeztu ditu EHBilduk udal hauteskundeetarako aukeratu dituen zerrendako kideak, Alex Oliden alkategaia buru. Bi konpromiso hartu ditu Olidenek, taldekideen izenean: "Herriak esandakoari ahal den ondoen erantzuteko ahalegina egingo dugu, eta lana erruz egingo dugu hala izan dadin".

EH Bilduk larunbatean egingo du zerrenda aurkezteko ekitaldia

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2015-03-18 12:38   Politika

EH Bilduk larunbatean egingo du zerrenda aurkezteko ekitaldia

EH Bilduk larunbatean egingo du hauteskundeetarako hautagai zerrenda aurkezteko ekitaldia. Zerrenda egunerokoan alor ezberdinetan (kirol taldeetan, euskararen alde, kultur taldeetan, hezkuntzan eta integrazioan, gazte mugimenduan,mugimendu feministan...) herrigintzan talde lanean aritzen diren Zumaiarrek osatzen dute:

Oier Korta: "Oikian bizitzeko eskubidea aldarrikatzen dute oikiarrek"

Baleike 2015-03-11 14:12   Politika

Oier Korta: "Oikian bizitzeko eskubidea aldarrikatzen dute oikiarrek"

"Oikiarrek etxebizitza berriak eraikitzea eskatzen dute auzoa bizirik irauteko" adierazi du hautagai jeltzaleak, auzotarrekin bildu ondoren.

EH Bilduren Herri Programan ekarpenak egin daitezke, interneten edo buzoien bidez

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2015-03-03 09:13   Politika

EH Bilduk Herri Programaren zirriborroa publiko egin du, galdetegi formatuan. 19 arlotan banatutako 100 ekimen inguru biltzen ditu zirriborroak. Gaurtik hasi eta martxoaren 12a bitarte, edozein herritarrek egin dezake Herri Programa osatzeko bere ekarpena. Bi modu daude horretarako: galdetegia eta ekarpenak internet bidez egitea, edo etxez-etxe banatu diren galdetegiak bete eta EH Bilduk kalean jarri dituen buzoietan uztea.

EAJ: "Zumaiarrek erabaki dezatela hondakinak biltzeko sistema"

Baleike 2015-02-24 09:02   Politika

EAJ: "Zumaiarrek erabaki dezatela hondakinak biltzeko sistema"

“Korrika eta presaka, hondakinen mahaian adostu ez zen sistema inposatu nahi du Bilduk” salatu du Oier Kortak EAJ-PNVren alkategaiak. Udal hauteskundeetan alderdi bakoitzak bere sistema zehaztu eta herritarrek erabakitzea proposatu du.

Herritarren ekarpenekin osatu nahi du EHBilduk udal hauteskundeetarako programa

Baleike 2014-12-08 11:36   Politika

Herritarren ekarpenekin osatu nahi du EHBilduk udal hauteskundeetarako programa

Koalizioak iragarri duenez, lehenik eta behin proposamenak landuko dira alorrez alor, hainbat lantaldetan; ondoren, herritar guztiek izango dute propo

Oier Kortak eta Markel Olanok bilerak egin dituzte gaur herriko zenbait eragilerekin

Baleike 2014-11-13 18:45   Politika

Oier Kortak eta Markel Olanok bilerak egin dituzte gaur herriko zenbait eragilerekin

[/caption]

 

EAJ-PNVren alkategai Oier Kortak eta Gipuzkoako diputatu nagusirako hautagai Markel Olanok elkarrekin egin dute eguna Zumaian, bertako

Oier Korta izango da EAJ-PNVren alkategaia

Baleike 2014-10-10 11:51   Politika

Oier Korta izango da EAJ-PNVren alkategaia

 

 

"Zumaiak aldaketa bat behar du herrigintza eta udalgintza egiteko orduan", esan du Oier Kortak. Zumaiako EAJ-PNVren presidente Jexux Olaizolak b