Herritar ugari San Telmo Eguneko ohiko prozesioan

Gorka Eizagirre 2024ko api. 8a, 16:00

San Telmo Eguneko ohiko prozesioa egin dute gaur goizean Parrokia eta santoaren izena daraman ermitaren artean. Herritar ugarik hartu du parte bertan.

Ohikoa denez, prozesioan eraman dute San Telmoren irudia parrokitik Itzurun gainean dagoen santoaren izen bereko ermitara. Usadioari jarraituz, herritar ugarik hartu du parte ekitaldian, eta luze-luze joan da San Telmo kale estuan zehar. 

Behin ermitan, meza nagusia izan da eta ondoren itsasoa ere bedeinkatu du apaizak.