Txosnagunea hartuko duen karpa ezartzen ari dira

Maria Maya Manterola 2024ko api. 3a, 12:30

Nabari da herrian festen hurbiltasuna: barrakak, tabernetara edariak daramatzaten ibilgailuak, karparen muntaketa eta prestaketa guztiak martxan dira.

Gainean ditugu santelmoak. Bi egun besterik ez dira falta zumaiarrek eta inguruko herrietatik heldutakoek kasaka eta zapia soinean jarri eta festa giroan murgiltzeko.

Nabari da herrian festen hurbiltasuna. Barrakak, tabernetara edariak daramatzaten ibilgailuak eta prestaketa guztiak martxan dira. Baita moilan urtero txosnagunea hartzen duen karparen muntaketa ere, argazkian ikus daitekeenez. 

Ostiralean zabalduko dute txosnagunea DJ gauarekin, eta santelmoak bukatu artean, jarduera ugari izango da egunez egun. Hemen kontsultatu daiteke festetako egitaraua osorik.