Santelmoetako egitaraua ondu dute udalak eta herriko elkarteek

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 21a, 15:35
Udaleko ordezkariak eta Zumaiako eragileak San Telmo jaietako egitarauaren iragarpenean. (Zumaiako Udala)

Apirilaren 5ean hasiko dira San Telmo jaiak Zumaian, eta bi asteburutan festa giroaz blai egiteko aukera izango dute herritarrek zein bisitariek.

Alkandora urdina eta lepokoa ateratzeko unea heltzear da. Apirilaren 5etik 8ra lehen txandan, eta 12tik 14ra repetizioetan, urdin kolorez jantziko da Zumaia. Herriko eragileen laguntzarekin prestatu du udalak San Telmo jaietako egitaraua. Kale ekintzat, kontzertuak, kirol ekitaldiak... Herritarrek zein bisitariek izango dute nahikoa aukera jaiez disfrutatzeko.

Kresala darien festak izanik, egun hauetan ez dira faltako itsasoari edo itsas giroari egindako keinuak. Hala, festei hasiera "ofiziala" –bezperan dagoeneko ekitaldiak izango dira– emango dien txupinazoa labarren gainean kokatzen den San Telmo ermita paretik jaurtiko dute. Ohiturari jarraituz, baita ere, arrantzale ohi batek igoko du Kofradiako bandera igande gauerdian, San Telmo egunaren atarian. Aurtengoan Pedro Etxabe arrantzale ohiak izango du ohore hori. Haurrentzako itsasoko jolasak, trainerilen estropadak edo Itzurun hondartzan egingo diren zaldi lasterketak ere izango dira festetako egitarauan. 

Txosnagunea ere izango da aurten ere Arbustaingo arranpla parean. Hala, kontzertu saio desberdinak izango dira festetako bi asteburuetan. Nabarmentzekoa da lehen igandean, arratsalde partean, herriko hiru talde igoko direla txosnetako oholtza gainera: The Graceof Dionysus, Pertz eta Biderbost. Repetizioetako ostiralean, berriz, bertsio gaua egingo dute, txosnetan antolatzen duten ekintza arrakastatsuena.

Egitaraua

Apirilak 5, ostirala
  • 18:00. Pala egokituko binakako txapelketa, Odieta pilotalekuan.
  • 21:00. Txosnagunean DJ gaua Huegun, Luji, Maitx eta Goiko disko jartzaileekin.
  • 22:00. Bertso jaialdia Zumaienan, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Xabat Galletebeitia eta Sustrai Colina bertsolariekin. Gai-jartzailea: Maddalen Arzallus. 
Apirilak 6, larunbata
  • 11:00. Udal Txistulari Bandaren kalejira.
  • 12:00. Txupinazoa, San Telmo ermitan.
  • Jarraian, musika eskolako trikitilariek lagunduta, herrira jaitsiera.
  • Ondoren, hamaiketakoa Itxas Gain elkartearen eskutik.
  • 12:30. Zumai txarangaren eta trikitilarien kalejira.
  • 13:00. Euskal dantzen emanaldia, Ondartxon. Euria eginez gero, Zumaienan izango da.
  • 13:45. Zumaiako arku dantza, Kofradiako plazan.
  • 14:30. Gazte bazkaria, herri eskolako frontoian. Bazkalondoan Elektrotxorongo elektrotxarangaren kalejira.
  • 17:00. Itsasoko herri kirolak haurrentzat, Odietan. 
  • 18:00. Iraunkorrak txarangaren kalejira.
  • 21:30. DJ sesioa Murxi, Saizar, Huegun eta Guijarekin, Torreberri gaztetxean.
  • 22:00. Gazte Eguna txosna eremuan, eta Perlata, Neallta Fola eta Skareggekasko taldeekin.
  • 22:30. Bide Batez taldearen dantzaldia, Kofradiako plazan.
Apirilak 7, igandea
  • 08:00. Ustekabe txaranga.
  • 11:00. Trikitxas bikotearen trikiti kalejira.
  • 11:30. Hamaiketakoa herriko arrantzale zaharrentzat.
  • 12:00. Sagarbide ikastetxetik irtenda, umeen danborrada.
  • 12:30. Ustekabe txarangaren saioa.
  • 17:00. Buruhandien eta erraldoien kalejira txistulariekin, udaletxetik hasita.
  • Ondoren, Porrusalda taldearen erromeria Torreberrin.
  • 17:30. Profesionalen esku pilota partidak, Aitzuri pilotalekuan.
  • 18:00. The Grace of Dionysus, Pertz eta Biderbost taldeen kontzertuak, txosna gunean.
  • 18:30. Ustekabe txarangaren kalejira.
  • 19:00. Trikitxas bikotearen trikiti kalejira.
  • 22:15. Helduen danborrada, Sagarbide ikastetxetik irtenda.
  • 22:30. Joselu Anaiak taldearen dantzaldia, Kofradiako plazan.
  • Gauerdian, bandera igoera Kofradiatik Pedro Etxabe arrantzalearekin.
  • Danborrada amaitutakoan, Joselu Anaiak taldearen dantzaldia Kofradiako plazan.
  • 00:30. DJ saioa, txosnagunean.
Apirilak 8, astelehena. San Telmo eguna
  • 10:15. Prozesioa, San Telmo ermitara. 
  • 10:30. Meza Nagusia.
  • Ondoren, hamaiketakoa. 
  • 11:30. Umeentzat puzgarriak, Odietan.
  • 12:30. Incansables txarangaren kalejira. 
  • 16:30. Umeentzat puzgarriak, Odietan. 
  • 18:00. Plaza dantzak, Kofradian. 
  • 18:30. Incansables txarangaren kalejira. 
  • 19:00. Profesionalen zesta punta finalak, Aitzuri pilotalekuan.
  • 19:30. Lotxo taldearen dantzaldia, Kofradiako plazan.
Apirilak 12, ostirala
  • 17:00. Igel-toka eta Pote txapelketa irekia, Eusebio Gurrutxaga plazan.
  • 19:30. Irrintzi txapelketa feminista eta brindisa, Amaiako plazan.
  • 20:00. Bertsofest, Oxford-en. 
  • 21:00. Bertsio gaua, txosna gunean. 
Apirilak 13, larunbata
  • 10:00. XXIV. Olagarro-zopa lehiaketa, Eusebio Gurrutxaga plazan.
  • 11:00. Hamaiketako musikatua Joxe Mendizabalekin, Kofradiako plazan.
  • Jarraian, kantu kalejira.
  • 14:00. Denak txosnetara! argazkia.
  • 14:30. Herri bazkaria txosna gunean.
  • Ordu berean, ikasle eta gazte bazkaria Torreberri gaztetxean. Bazkalostean, Edu Zardoyaren kontzertu akustikoa.
  • 17:30. Herriko txarangaren eta Pello eta Nikolasa erraldoien kalejira.
  • 18:00. Urrezko aizkolarien XXVII. Banakako txapelketaren lehen kanporaketa, Odieta pilotalekuan.
  • 18:30. Herriko txarangaren kalejira.
  • 21:30. RPG-7, Habemus Papam, Istilu, Hoben eta Ballium taldeen kontzertuak, Torreberri gaztetxean. 
  • 22:00. DJ Davila, Kofradiako plazan.
  • 22:30. Akaleia, EZEZEZ eta Rukula taldeen kontzertuak, txosna gunean.
Apirilak 14, igandea
  • 08:00. Goiz soinua, Zumai txarangarekin.
  • 11:00. Santelmoetako XXI. Scalextric Txapelketa, Oxford aretoan.
  • 12:00. Zaldi lasterketak, Itzurun hondartzan.
  • 12:00. Sutan txarangaren kalejira.
  • 16:30. Santelmoetako XXI. Scalextric Txapelketa, Oxford aretoan.
  • 17:00. Jolasak eta tailerrak, Eusebio Gurrutxaga plazan.
  • 18:00. Sutan txaranga.
  • 18:30. Trainerillen estropadak, gizonen XXXIX. San Telmo saria eta emakumeen X. San Telmo saria.
  • 19:00. Babarrunba taldearen kalejira.
  • 22:00. Sukar taldearen erromeria.
  • 00:00. Bandera jaitsieraren ekitaldia, Kofradian.