23. Korrika

Ehunka lagunek hartu dute parte Korrika txikian

Urtzi Oteiza 2024ko mar. 19a, 14:45

Zumaiako eskoletako ikasleek hartu dute parte eguerdian Korrika txikian. Talaipe paretik abiatu eta Gurrutxaga plazan amaitu dute euskararen aldeko martxa koloretsua.

Txikienetatik hasi eta nerabeak arte, ehunka gaztek eta haien irakasleek bete dituzte Zumaiako erdiguneko kaleak euskararen aldeko martxan. Nerabeak abiatu dute Korrika txikia Talaipe paretik, eta bidean adinez txikiagoak direnak joan zaizkie batzen plazara heldu arte.