Gaur emango dute 'Goiko' dokumentala ETB1en

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 18a, 14:00

Erretiratu berri den Iñaki Osa Goikoetxea puntista zumaiarraren ibilbidea laburbiltzen duen dokumentala emango du gaur ETB1ek, 22:30ean.

27 urte luzeko ibilbide profesionala amaitutzat eman zuen Iñaki Osa Goikoetxeak pasa den otsailean Markinan, non eta Winter Series zesta punta txapelketako finalean. Garaipenez eta txapelez betetako bidaia hori jaso dute Goiko izeneko dokumentalean.

Pasa den ostegunean, hilaren 14an, egin zuten filmaren aurreestreinaldia Iñaki Osa Goikoetxearen jaioterrian, Zumaian. Lehenbizi, adinekoei zuzendutako emanaldi bat izan zen, eta ondoren herritar orori zuzendutakoa. Aita Mari aretoa bete egin zen azken saio honetan.

Jendaurreko aurreestreinaldiaren ondoren, Berde produkzioak etxeak ondutako lanaren estreinaldia egingo da gaur ETB1en. 22:30ean izango da emanaldia.