Aita Mari bete egin du 'Goiko' dokumentalaren emanaldiak

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mar. 15a, 10:14
IƱaki Osa Goikoetxea eta dokumentaleko arduradunak, atzoko emanaldiaren une batean. (Jabi Gonzalez Toston)

EITBk datorren astelehenean emango du, baina zumaiarrek atzo iluntzean izan zuten ikus-entzunezkoaz gozatzeko aukera. Bertan izan zen dokumentaleko protagonista ere, Iñaki Osa Goikoetxea.

Iñaki Osa Goikoetxeak haren kirol ibilbidea amaitu berritan ikusi ahal izan dute zumaiarrek puntistari buruzko Goiko izeneko dokumentala. Atzo iluntzean izan zen estreinaldia Aita Mari aretoan, eta bete egin zen. Kirolaria ere hantxe izan zen, herritarrekin.

EITBk hurrengo astelehenean, hilaren 18an, emango du Berde Produkzioak ekoiztetxeak ondutako lana, baina zumaiarrek aurrez gozatu ahal izan dute ikus-entzunezkoaz. Sarrera doakoa izan zuten, gainera, aurrez gonbidapenak eskuratuta.

Iñaki Osa Goikoetxea, atzo, ikusleei hizketan. (Jabi Gonzalez Toston)