'Sareak saretzen' erakusketaren inguruko tailerrean parte hartzera deitu dituzte herriko emakumeak

Onintza Lete Arrieta 2024ko mar. 15a, 15:38
Itzurunbidea.

Tailerra gaur arratsaldean izango da, eta ondoren bisita gidatua eskainiko dute. Zumaiako Emakumeon Etxeak zabaldu du deialdia, eta izena azken momentura arte eman daitekeela jakinarazi du.

E3 Euskal Emakume Eskultoreak elkarteak Sareak saretzen izeneko erakusketa dauka zabalik Oxford aretoan, eta erakusketa horren harira gaur arratsaldean tailerra eta bisita gidatua eskainiko diete Zumaiako Emakumeon Etxeko kideei. Horiek, era berean, gonbita herriko emakume guztiengana zabaldu dute, eta hala, parte hartu nahi duenak izena emateko aukera izango du azken momentura arte 633 43 27 62 telefono zenbakira deituta.

Itsasoaren eskultura izeneko tailerra 17:00etatik 19:00etara egingo dute Itzurun hondartzan, eta saioa Virginia Boschek eta Irene Zagazek gidatuko dute.

Erakusketaren bisita gidatuaz, berriz, Eider Baile arduratuko da, eta hori 19:00etan hasiko da, Oxford aretoan bertan.