Zabaldu dute euskal emakume eskultoreen erakusketa Oxford aretoan

Maria Maya Manterola 2024ko mar. 9a, 18:00

Gaur egin dute irekiera, eta hilaren 24ra artean ikusi ahal izango dira Euskal Herriko hamahiru emakume eskultorek egindako piezak. 

Azken egunetan muntaketan aritu ondoren, zabaldu dute dagoeneko euskal emakume eskultoreen erakusketa, Martxoaren 8aren aitzakian. Irekieran bertan elkartu dira artistak eta beren ingurukoak, eta azalpenak eman dizkiete, Marina Bidasoro Kultur zinegotziarekin batera, bertaratutakoei.

Hamahiru emakumek sortutako askotariko piezek osatzen dute bilduma. Erakusketaz gain, ordea, "piezaren eta bisitariaren artean sortzen den barrera" apurtu asmoz, bestelako jarduerak ere egingo dituzte. Gaur arratsaldean bisita gidatua eskainiko diete bertaratzen direnei, esaterako. 

Hilaren 24ra bitarte ikusi ahal izango da erakusketa, egunero, 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.