Errioak ekarritakoa, erriberan pilatuta

Juan Luis Romatet 2024ko ots. 28a, 14:19

Ibaiak ekarritako materiala itsas kiroldegiko arrapalan. (Utzitakoa)

Urola ibaiak atzo bidean aurkitu zituen adar eta bestelako hondakinak pilatuta geratu dira Zumaiako leku desberdinetan.

Urola ibaiak ohikoa ez duen itxura erakutsi zuen atzo. Arazoak sortu zituen, esaterako, Azkoitian, Azpeitian eta errioan behera eginda, Oikian. Emari handiarekin, ibaiertzean aurkitu zituen belar-bolak, adarra eta hondakinak eraman zituen berekin. Material hori Zumaiaraino ekarri zuen eta kasu batzuetan herriko gune desberdinetan pilatuta geratu da, itsas kiroldegiko arrapalaren kasu.