Sergio Romeok irabazi du Zumaiako XVI. Txirrindularitza Saria

Mireia Galarza Bastida 2024ko ots. 25a, 15:00
Pelotoia, Aizarnazabal parean. (Mireia Galarza Bastida)

Bigarren iritsi zen Diego Ruiz de Arcaute eta hirugarren Haritz Azurmendi. 

Kirol probaz beterik egon zen atzo Zumaia. Herri Lasterketan irten ziren 400 korrikalari arratsaldean, baina hori baino lehenago, goizean, Zumaiako XVI. Txirrindularitza Saria jokatu zuten 140 kirolarik. Elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariek parte hartu zuten bertan.

10:00etan hasi zen proba, eta hasieran ihes egitea lortu zuten Ibai Irisarrik (Eulen Nuuk), Iñaki Trujillok (Eiser-Hirumet), Diego Ruiz de Arcautek (Caja Rural-Alea) eta Aitor Agirrek (Laboral Kutxa-Euskadi). Dena den, ibilbidearen soiltasunak pelotoiari lagundu eta Finisher taldeko Sergio Romerok lortu zuen lehenengo postuan helmugaratzea. Bigarren iritsi zen Diego Ruiz de Arcaute eta hirugarren Haritz Azurmendi.