Zumaiako 39. Herri Lasterketa, irudietan

Mireia Galarza Bastida 2024ko ots. 25a, 10:00

Proba luzeari dagokionez, etxean geratu ziren bi txapelak, Helene Alberdi (38:19) eta Martin Amilibia (32:29) izan baitziren irabazleak. Motzean, Sara Manzisidor zumaiarra (21:08) eta Sergio Agredas arrasatearra nagusitu ziren (18:14).

Korrikalariz bete zen herria atzokoan. Guztira 400 korrikalari irten ziren Zumaiako 39. Herri Lasterketan, 100 proba motzean eta 300 luzean. Luzeari dagokionez, etxean geratu ziren bi txapelak, Helene Alberdi (38:19) eta Martin Amilibia (32:29) izan baitziren irabazleak. 

Proba luzeko gizonezkoen podiuma Ruben Ruzafa aizarnazabaldarrak (32:56) eta Koldo Ayesta gasteiztarrak (33:14) osatu zuten. Emakumezkoena, berriz, Idoia Nogales debarrak (39:32) eta Iruñeko Izaskun Olletak (39:47).

Proba motzeko podiumean ere ikus zitezkeen zumaiarrak. Mutilen artean, Sergio Agredas arrasatearra izan zen azkarrena (18:14), eta Sara Manzisidor zumaiarra emakumezkoetan (21:08). Bigarren, aldiz, Jorge Sainz zumaiarra (18:26) eta Ainhoa Usandizaga aiarra (21:52) sailkatu ziren, eta podiuma osatu zuten Bruno Nogueira asteasuarrak (18:29) eta Arantxa Atxega zumaiarrak (23:16) hirugarren postua lortuta.