Itxas Gain elkartekoak dominaz beteta itzuli dira Bizkaiko Neguko Txapelketatik

Onintza Lete Arrieta 2024ko ots. 17a, 18:12
Itxas Gain elkartekoak gaur Bizkaiko Neguko Txapelketan. (Itxas Gain)

Aurreneko postuak eskuratu dituzte emakume eta gizonek seniorretan, beteranoetan eta 23 urtez azpikoetan; baita gizon jubeniletan ere. Bigarren postuak 23 urtez azpiko gizonetan eta emakumeetan eta beterano emakumeetan; eta hirugarren postuak, azkenik, emakume eta gizon kadeteetan. Bihar jokatuko da Gipuzkoako Txapelketa, eta etxean lehiatuko dira Itxas Gainekoak.

Piraguako Bizkaiko Neguko Txapelketa jokatu dute gaur Plentzian (Bizkaia), eta Itxas Gain piragua elkartekoak dominaz beteta itzuli dira etxera. Lehenengo postuak eskuratu dituzte gizon eta emakumeetan senior, beterano eta 23 urtez azpiko kategorietan, baita gizon jubeniletan ere. Bigarren postuak eskuratu dituzte 23 urtez azpiko gizonetan eta emakumeetan, eta hirugarren postuak lortu dituzte gizon eta emakume kadeteek.

Bihar bertan Gipuzkoako Neguko Txapelketa jokatuko da, eta etxean lehiatuko dira Itxas Gain piragua elkartekoak. Txapelketa 11:30ean hasiko da, eta bai irteera, bai helmuga Moilaberriko zubiaren parean izango dira. Ziaboga errioan gora egingo dute, eta Bedua inguruan emango dute berriro, Zumaiako herrigunera bueltatzeko.

Bizkaiko Neguko Txapelketa.
Itxas Gainekoen emaitzak:

Senior emakumeak

1. Irati Osa

Senior gizonak

1. Martin Egaña

4. Oier Aizpurua

23 urtez azpiko emakumeak

1. Josefa Molina

2. Eider Amundarain

23 urtez azpiko gizonak

1. Aimar Amundarain

2. Haritz Aizpurua

Beterano emakumeak

1. Maite Etxabe

2. Eukene Saez

Beterano gizonak

1.Iñaki Fernandez

7. Javier Lizancos

Jubenil gizonak

1. Asier Aizpurua

5. Xabat Bergara

8. Josu Lazkano

10. Andde De Anta

Kadete emakumeak

3. Ana Martinena

9. Izar Iruretagoiena

Kadete gizonak

3. Oihan Irizar

4. Julen Arakistain

6. Josu Urbistondo

8. Danel Cuadrado