Inpernupeko joaldunen taldean aritu nahi duenarentzat saioa prestatu du taldeak

Onintza Lete Arrieta 2024ko ots. 5a, 18:00
Artxiboko irudian, Inpernupeko joaldunak Txiribuelta elkartekoekin.

Joareak astintzen ikasi nahi dutenek asteazken arratsaldean izango dute aukera, Forondan.

Inpernupeko joaldun taldean parte hartu nahi dutenentzat joareak astintzen ikasteko saioa antolatu du taldeak.

Saioa joaldun berrientzat izango da, asteazken honetan, 17:30ean Forondan.

Inpernupeko talde horrek hainbat ekintzatan parte hartzen du urtean zehar, eta aurten, esaterako, Zumaian ospatuko dute Joaldunen Biltzarra, ekainaren 1ean.

Euskal Herriko leku askotatik iritsiko dira joaldunak herrira egun horretan, eta jai eguna antolatzeko zozketa ere egin zuten Gabonetan.