Joaldunen zozketako zenbaki irabazleen berri eman dute

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 8a, 12:00

Joaldunek eraman ohi dituzten zintak.

Zumaian ospatuko da Joaldunen Biltzarra ekainaren 1ean, eta jai egun hori antolatzeko, zozketa egin du taldeak. Zenbaki sariduna duten herritarrek ostiral gaua baino lehen jarri beharko dute harremanetan antolatzaileekin, horiek jakinarazi dutenez.

Joaldunen Biltzarra Zumaian ospatuko dute ekainaren 1ean. Euskal Herriko leku askotatik iritsiko dira joaldunak herrira, eta jai eguna antolatzeko zozketa egin du taldeak. Orain, zenbaki saridunen berri eman dute. Honakoak dira zenbaki irabazleak, eta ordezko zenbakiak:

  • 1. saria: bi lagunentzako gau bateko egonaldia Xoxoteko aterpetxean. Irabazlea: 0336 zenbakia. Ordezkoa: 1310 zenbakia.
  • 2.saria: bi lagunentzako bazkaria Ekain sagardotegian. Irabazlea: 1553 zenbakia. Ordezkoa: 2304 zenbakia.
  • 3. saria:  bertako produktuekin osatutako saskia. Irabazlea: 1794 Ordezkoa: 2670 zenbakia.

Irabazleek ostiraleko 23:00 baino lehen deitu beharko dute telefono zenbaki honetara: 678 28 54 58. Epe hori igarotakoan, saria ordezko zenbakia duenari emango zaiola jakinarazi dute.

Joaldunen taldeak eskerrak eman dizkie parte hartu duten guztiei beren laguntzagatik.