Zabaldu dute Distiraren argazki erakusketa kolektiboa

Juan Luis Romatet 2023ko abe. 21a, 09:21

Distira Zumaiako argazki elkartearen erakusketa kolektiboa izango da ikusgai datorren urteko urtarrilaren 5era arte. 

Paisaiak, erretratuak, animalien irudiak, bodegoiak... Distira argazki elkarteko hamazazpi bazkideren lanak daude ikusgai Alondegiko Oxford aretoan zabaldu berri den erakusketa kolektiboan.

Atzo zabaldu zituen erakusketak ateak eta urtarrilaren 5era arte bisitatu ahal izango da, egunero, 18:00etatik 20:00etara; asteburu eta jai egunetan eguerditan ere zabalik izango da, 12:30etik 14:00etara.

Erlazionatuak

Bilduma anitza urte bukaerarako

Juan Luis Romatet 2023 abe 20 Zumaia