Zabaldu ditu ateak 'Harriak' programaren barruan antolatutako erakusketak

Juan Luis Romatet 2023ko urr. 27a, 11:00

Txitxirios de Lamana taldearen saioa ere izan zen estalapean irekierarekin batera. Erakusketa azaroaren 26ra arte bisitatu ahal izango da.

Atzo zabaldu zituen ateak Harriak programaren barruan antolatutako Maitasun-ordu bi eta igurtzi zenbait erakusketak. Bertan, Auritz Iñurrieta Orbezua, Ander Amuriza Orue eta Katza artistek erakusketa honetarako espresuki egindako lanak ikus daitezke. Irekierarekin batera Amuriza partaide duen Txitxirios de Lamana musika taldearen kontzertu labur bat entzuteko parada ere izan zen.

Erakusketa azaroaren 26ra arte bisitatu ahal izango da Alondegiko Oxford aretoan, egunero 18:00etatik 20:00etara. Asteburu eta jaiegunetako eguerditan ere zabalik izango da 12:30etik 14:00etara.

Erlazionatuak

Laguntasunari zubiak eraikiz

Juan Luis Romatet 2023 urr 25 Zumaia