2023/11/12 12:00etan

Antzerkia

Andereño

Andereño
Aita Mari aretoa, Zumaia

Andereñoa ausarta, trebea eta atsegina da. Haurren gaitasunetan sinesten du, guztien gaitasunetan. Andereñoak eta bere gelako txikiak eskola eder bat eraiki dute elkarrekin, basoan animalia guztientzako tokia duen eskola bat.

Gure irakasleak gehien maite duen hitza askatasuna da, eta, beraz, bere klasea askatasunez haztea nahi du. Zoritxarrez, nagusiek gerra hasiko dute, eta, horren ondorioz, gure protagonistek atzean utzi beharko dute amestutako eskola, maitasunetik eta elkarren zaintzatik eraikitako eskola. Anderereñoren istorioa aske eta zoriontsu izateko saiakera ero eta ederra da. Istorio honen bidez, andereño ausart haien hitzak bidaiatzen dituzte, eta belarrira xuxurlatzen digute aske izateko lehen baldintza saiatzea dela.

Ideia: Miren Larrea
Zuzendaritza: Iván Alonso
Txotxongiloen eraikuntza eta diseinua: Valentina Raposo
Zuzendaritza artistikoa eta teknikoa: Ion Chavez
Antzezleak: Maren Basterretxea, Valentina Raposo
Musika originala eta bertsioak: Fran Lasuen

Sarrerak salgai sarrerakzumaia.eus atarian, turismo bulegoan eta Aita Mari aretoko leihatilan, 4 euroan.