Herrian aurkeztu dute 'Laiotz' film laburra

Onintza Lete Arrieta 2023ko ira. 30a, 10:10

Ekain Albite eta Sambou Diaby zumaiar gazteek Aita Mari zinema aretoan aurkeztu zuten atzo iluntzean ikus-entzunezkoa, eta ondoren solasaldia egin zuten Jon Maia bertsolari eta idazlearekin batera. Herritar ugari elkartu zituen hitzorduak.

Ekain Albite eta Sambou Diaby zumaiar gazteek bazuten beren lana etxean erakusteko gogoa, eta baita urduritasuna ere, aste honetan bertan Diabyk hedabide honi aitortu zionez. Laiotz film laburreko aktoreetako bat da Diaby, eta zuzendaria, berriz, Albite.

Aita Mari zinema aretoan 19:00etan zen hitzordua atzo, eta jende ugari elkartu zen han filma ikusteko eta ondorengo solasaldiaz gozatzeko. Izan ere, ikus-entzunezkoaren ondotik, Jon Maia bertsolari eta idazlearekin solasean aritu ziren Albite eta Diaby.

(Argazkiak: Zumaiako Kultura Saila)