'Anxuak' eta 'Kalamidi 2' taldeek jaso dute Olagarro Eguneko XV. Bandera

Maria Maya Manterola 2023ko ira. 24a, 10:28

Urtero legez, Olagarro Egunarekin, kuadrillen arteko batel estropadak izan ziren atzo goizean. Anxuak eta Kalamidi 2 taldeak izan ziren bizkorrenak, eta arratsaldean jaso zuten XV. Bandera Kofradian.

Olagarro Egunez, palak hartu eta arraunean aritzeko beta izaten dute hainbat kuadrillek. Aurtengoan, 38 izan dira erriora atera diren taldeak, eta horien artean bizkorrenak Anxuak eta Kalamidi 2 taldeak izan dira. Goizeko arraun saioaren ostean, Kofradian jaso zuten arratsaldean Olagarro Eguneko XV. Bandera bi taldeek, Aitor Manterola Kirol zinegotziaren eskutik.