Zumaiako Triatloiko Sprint proba, iruditan

Mireia Galarza Bastida 2023ko ira. 17a, 10:51

Proba Joanes Goitisolok eta Maialen Eliak irabazi zuten. Bigarren sailkatu ziren Aimar Murua eta Eneritz Urrutia, eta hirugarren Borja Martin eta Ane Gurtubay.

Herri osoa hartu zuen atzokoan Zumaiako Triatloiak. Bertan, ohi bezala, bi proba jokatu zituzten, sprint proba eta proba herrikoia. 

17:00etan hasita, 750 metroko igeriketa saioa egin behar izan zuten kirolariek modalitate honetan, hogei kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika. Bertan, Portugaleteko Alusigma Peñota Dental klubeko ordezkari Joanes Goitisolo izan zen azkarrena Zumaiako Triatloia bukatzen, 55:54 denborarekin; bigarren Aimar Murua izan zen, 56:15 denbora eginez, eta hirugarren Borja Martin, 56:31 denborarekin. Denak talde berekoak izan ziren. 

Emakumezkoetan, berriz, lehen hiru sailkatuak talde desberdinetakoak izan ziren. Lan oso txukuna eginda, Maialen Elia izan zen lehenengoa helmugaratzen, proba 1:07:26 denboran amaituta; bigarrena izan zen Eneritz Urrutia (1:08:12) eta hirugarren sailkatu zen Ane Gurtubay, 1:09:05 denbora eginda.

Erlazionatuak

Argazki bilduma: Zumaiako X. Triatloi Herrikoia

Mireia Galarza Bastida 2023 ira 17 Zumaia