Argazki bilduma: Zumaiako X. Triatloi Herrikoia

Mireia Galarza Bastida 2023ko ira. 17a, 12:54

Gizonetan Harkaitz Irazustabizan zen irabazlea 33:35 denborarekin; nesketan, aldiz, Olatz Manuel Ezenarrok lortu zuen garaipena, hiru probak 40:36 denboran egin eta gero.

Herri osoa hartu zuen atzokoan Zumaiako Triatloiak. Bertan, ohi bezala, bi proba jokatu zituzten, sprint proba eta proba herrikoia. 

15:50tan hasi zen proba herrikoia. Triatletek 350 metro egin behar izan zituzten igerian, hamar kilometro bizikletan eta azken bi kilometro eta erdiak korrika. Gizonetan Harkaitz Irazustabizan zen irabazlea 33:35 denborarekin; bigarren Markel Zaldua izan zen (35:01), eta hirugarren Unai Altuna (35:09). Emakumeetan, berriz, Olatz Manuel Ezenarrok lortu zuen garaipena, hiru probak 40:36 denborarekin egin eta gero. Bigarren Saioa Urdangarin izan zen (41:49) eta hirugarren Nora Uria azkoitiarra (42:38).

Triatloi egokitua egin zutenez kasuan, guztira zazpi kirolarik parte hartu zuten bertan. Gizonezkoen kasuan, Abdeljalil Elafti helmugaratu zen lehenengo postuan, Aitor Pajaro bigarren postuan eta Oskar Garro hirugarren. Ondoren sailkatu ziren, Iñaki Igartua, Josu Alonso eta Joseba Azkarate. Nesken kasuan, Josune Odriozola izan zen lehenenengo postua lortu zuena. Ez ziren modalitate horretan emakume gehiago aurkeztu.