Parrokia gainezka, San Pedro Abesbatzaren kontzertuan

Intza Trula 2023ko abu. 2a, 08:45
San Pedro Abesbatzaren kontzertua. (zumaiagenda)

San Pedro Abesbatzaren txanda izan zen atzokoan Musika Jaialdian. Ahotsaren enborretik emanaldia eskaini zuten, Amaia Aldalurrek zuzenduta. 

Eserleku gutxi geratu ziren hutsik atzoko San Pedro Abesbatzaren kontzertuan. Ahotsaren enborretik emanaldia eskaini zuten Parrokian, Amaia Aldalur zuzendari zutela.

A Capella  musika estiloa izan zen protagonista atzoko ikuskizunean, Mari Carmen Azpeitiaren laguntzarekin pianoan. Lan klasikoak interpretatu zituzten; hala eta guztiz ere, lan horietan oinarrituta dauden gaur egungo musikak ere izan zuen bere lekua. 

Horrez gain, gaur arratsaldean Sapere Aude Sinfoniettak  eskainiko duen kontzerturako sarrerak erosteko aukera dago oraindik; entradium.com helbidean, turismo bulegoan 18:30ak arte, edota 19:30ean, Zumaienan.