Sapere Aude Sinfoniettaren emanaldirako sarrerak eros daitezke turismo bulegoan

Intza Trula 2023ko uzt. 31a, 13:00

Sapere Aude Sinfonietta eta San Pedro Abesbatza 2022ko Musika Jaialdian. (Juan Luis Romatet)

Asteazken arratsaldean eskainiko du Sapere Aude Sinfoniettak kontzertua, eta Enrix Granador eta Manuel de Fallaren lanak interpretatuko dituzte oholtza gainean.

Musika Jaialdiari jarraipena emanez, Sapere Aude Sinfoniettaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango da asteazkenean, eta interesa dutenek sarrerak eros ditzakete dagoeneko turismo bulegoan. Emanaldi horretan Enrix Granador eta Manuel de Fallaren lanak interpretatuko dituzte musikariek.

Marixi Sesmaren hitzetan, ikuskizuneko protagonista ezkutua emakume bat izango da: Maria de la O Lajarraga, hain zuzen ere. Emakume horrek XX. mende hasierako gertakariak lehen pertsonan bizi izan zituen, eta, horren harira, 1920ko hamarkadako gertakariak eta pertsonaiak lotzen dituzten interpretazioak eramango dituzte oholtza gainera. Emanaldia Zumaienan izango da, asteazkenean, 20:00etan.