Braderie azokan zozkatutako bonoek badituzte irabazleak

Intza Trula 2023ko abu. 1a, 13:00
Aurten ospatutako Braderie azokako irudia. (Jabi Gonzalez Toston)

Uztailaren 22an ospatutako Braderie azokan erosketak egitera animatu zirenen artean 100 euroko lau bono zozkatu ditu Gertu elkarteak.

Gertu elkarteak antolatuta Braderie azoka ospatu zuten herrian pasa den hilean. Herriko hemezortzi dendek kaleak hartu zituzten, eta egun osoan zehar erosketak egitera hurbildu zirenen artean 100 euroko lau bono zozkatu ditu Gertu elkarteak. 

Zozketa burutu dute jada, eta baita irabazleei euren sariak banatu ere. Erosketa bonoen irabazleak Jamila, Nadet, Aida eta Jaione izan dira.

Braderie azokako erosketa bonoen irabazleak. (Gertu elkartea)