Zumaia hondamendi-gune izendatzeko eskatuko du udalak

Maria Maya Manterola 2023ko eka. 21a, 10:55

Kalteen txosten bat osatzen ari direla jakinarazi du Udal Gobernuak, hondamendi-gune izenda dezaten eskatzeko.

Kazkabarraren kalteen balantzea egiten ari da atzotik udala. Duñike Agirrezabalaga PSE-EEko zinegotziak eta EAJren udal taldeak Zumaia larrialdi gune izendatzeko "bidelagun" izango dela adierazi die Udal Gobernuari, eta dagoeneko hondamendi-gune izenda dezaten txostena osatzen ari dela ohartarazi dute. 

Edozein kasutan, herritarrak lehenbailehen aseguru etxeekin harremanetan jartzeko gomendatu dute, kalteak gertatu direnetik zazpi eguneko epea izaten delako partea emateko.