Kalte handiak eragin ditu kazkabarrak

Erredakzioa 2023ko eka. 20a, 11:27

9:30 inguruan txingor jasa izugarria bota du Zumaian. Argazkiotan ikus daitekeenez, nabarmenak izan dira eragindako kalteak.

Goizean botatako kazkabarrak kalte nabarmenak eragin ditu herrian. Erretenak, teilatuak eta luzeroak txikitu ditu hainbat eraikinetan, eta baita lorategiak eta baratzeak hondatu ere. Asko izan dira kazkabarra amaitutakoan beren ibilgailuetara gerturatu diren herritarrak, eta mailatuta nahiz kristalak hautsita topatu dituzte horietako batzuk. Obretan den Komentua ere urak hartu du.

Udala momentuz kalteak zenbaterainokoak izan diren aztertzen ari da.

Erlazionatuak