Txingor jasa izugarria bota du Zumaian

Erredakzioa 2023ko eka. 20a, 09:39

Une batetik bestera zerua ilundu eta izugarrizko kazkabarra bota du Zumaian lauzpabost minutuz. Bazterrak zuritu eta zenbait ibilgailu matxuratu ditu txingorrak. 

09:30 aldera gertatu da: zerua ilundu eta izugarrizko txingor jasa bota du Zumaian, lauzpabost minutuz. Gogotik erori dira zerutik bost zentimetro inguruko diametroa zuten izotz puskak, eta autoak nahiz baratzeak kolpatu ditu kazkabarrak.

Ikusteko dago oraindik zer kalte eragin dituen, baina zenbait auto mailatu dituela ikus daiteke dagoeneko. Egun osorako alerta horia eman dute euriteengatik.