Ausartenak animatu dira dantzara

Onintza Lete Arrieta 2023ko mai. 7a, 11:53
Atzo arratsaldean herritar batzuk dantzan Eusebio Gurrutxaga plazan. (Juan Luis Romatet)

Nagusiekin Nagusientzat egitasmoaren barruan, Maiatza Dantzan +60 dantzaldia egin zuten atzo arratsaldean Eusebio Gurrutxaga plazan. Asko ikustera mugatu ziren, baina izan zen plazara dantzara atera zenik ere.

Atzo arratsaldean izan zen Nagusiekin Nagusientzat egitasmoaren maiatzeko lehen jarduera: Maiatza Dantzan +60 dantzaldia. 18:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan, Joxe Mendizabalek gidatuko dantza saioa egon zen, eta gehienak ikustera mugatu baziren ere, izan zen plazara dantzara atera zenik ere.

Datozen bi astelehenetan jarraituko dute Nagusiekin Nagusientzart programako ekintzek.