Frontoiez eta pilota jokoaz aritu da Daniel Carballo Alondegian

Juan Luis Romatet 2023ko api. 27a, 17:00

Pilota jokoak oro har eta hura hartzen zuten zabalgune, plaza edota frontoiek denboran zehar izandako bilakaera jasotzen duen liburua aurkeztu zuen arkitekto eta pilotari zumaiarrak. 

Udaleko kultura sailak antolatutako Irakurtzen duten zumaiarrak arriskutsuak dira egitarauaren barruan, Daniel Carballo Ostolaza zumaiarrak Plazas con frontón en Euskal Herria liburua aurkeztu zuen atzo, Alondegiko ganbaran egindako ekitaldian. 

Arkitektoa eta pilotaria da Carballo eta lehen eskutik ezagutzen du pilota jokoak urteetan zehar izandako bilakaera. Zelai luze eta zabaletan jokatzetik, milaka lagun biltzen dituen pilotaleku handietara. Horren guztiaren berri eman zuen atzo Alondegiko ganbaran emandako hitzaldian.