Euskal pilotaren bilakaera arkitekturaren ikuspuntutik azaltzen duen erakusketa zabaldu du Daniel Carballo arkitekto zumaiarrak

Julen Imaz - Juan Luis Romatet 2023ko api. 11a, 09:59

‘Pilotalekuak, hutsunea eraikiz’ izenburua jarri dio Carballok erakusketari. Euskal pilotaren bilakaera arkitekturaren bitartez ulertzea da erakusketaren helburua. Donostian egongo da ikusgai, Euskadiko Arkitektura Institutuaren egoitzan, urriaren 1era arte.

Pilotalekuak, hutsunea eraikiz hauxe da Daniel Carballo arkitekto zumaiarrak komisariatu duen erakusketa berriaren izena. Euskal pilotaren bilakaera arkitekturaren bitartez ulertzea da erakusketaren helburua. Lehen pilota soroetatik hasi eta gaur egungo frontoi handietaraino doan bidaia bat proposatzen du.  

Erakusketa Euskadiko Arkitektura Institutuan dago ikusgai, urriaren 1era arte. Hedabide hau bertan izan da; Daniel Carballok erakusketaren nondik norakoak azaltzen ditu elkarrizketa honetan.