Elkarretaratzea egin dute santelmoetako erasoak salatzeko

Juan Luis Romatet 2023ko api. 26a, 09:19
Saregileen plazan egin zuten elkarretaratzea atzo arratsaldez. (Juan Luis Romatet)

Amaitu berri diren San Telmo jaietan izandako hiru eraso matxista salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldez Saregileen plazan. 

Hiru eraso matxistaren berri izan du Zumaiako Mugimendu Feministak pasa den santelmoetan, eta horiek salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldez Saregileen plazan. 19:00etatik aurrera, 15 minutuz, kontzentratu ziren Indarkeria matxistaren aurrean autodefentsa feminista leloa zeraman pankartarekin. Herritarrez gain, Zumaiako alderdi politikoetako ordezkariak ere bertaratu ziren ekitaldira. Zumaiako Udalak ere erasoak salatzeko adierazpena plazaratu zuen.